XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SARRERAKO.Barkapena, induljentzia animako zorren barkazioa da.
Animako zorrak pekatuaren zorrak dira, pekatariak zordun gelditzen diralako, pekatua barkatzen zaienean.
Zenbait aldiz, pekatuaren damuz biotza erdibitzeraño bezela etorri diranai, Jainkoak pekatuaren zor guziak pekatuarekin batean, barkatzen dizkie.
Zor oriek eskatzen duten emengo, edo purgatorioko nekepean egon nai ez dunak, irabaz bitza al dituen barkapen, induljentziak.
Barkapena irabaztea da, Jesus'ek eta Santuak irabazi zutenarekin nor bere gaizki egindakoen zorrak ateratzea.
Onela dio Mendiburu Aitak
Barkapen batzuek
Laburragoa irabazten duenari laburtzen zaizka bere zorrak.
Barkapenak irabazteko Jainkoaren grazian egon bear da; eta barkapen osoa iristeko Jainkoaren grazian egon ez ezik, pekatu beniala ere gorrotatzea bearrekoa da, pekatu guz-guziak gorrotatzen ez dunari zor guziak kendu ezin lezkiokelako.